2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

ZORIONAK RUBIK


Rubiken kuboa Ernö Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak 1974ko maiatzaren 19an asmatu zuen. 1977an merkatu hungariarrean zabaldu zen Kubo Magiko izenarekin eta 1980etik aurrera mundu osoan Rubiken kuboa bezala.


Rubik kuboa platikozko piezen bidez muntatuta dago. 1979an akordio bat egin zuten Ideal Toys-rekin Rubik Kuboa mendebaldera eramateko eta lehen Rubik Kuboak saltzen hasi ziren 1980-ko otsailean.


Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.

Guztira 43.252.003.274.489.856.000 konbinazio daude Rubik Kuboan egiteko

Ba al dakizue, hemendik oso gertu Euskal Rubik taldea dagoela? 

                
                


Hona hemen, Rubiken kubo interaktiboa. Ondo pasa!!






2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

GORPUTZ GEOMETRIKOAK EDONON

Hona hemen jasotako argazkien collage-ak. Espero zenuten baino gehiago aurkitu duzue? Oraindik ere beste baten bat topatzen baduzue, bidali ezadazue!!



Nik hiru jarraian topatu nituen denda batean: konoa, esfera eta zilindroa. Kasualitatea ote? Ez dut uste...



2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

MATEMATIKAREN NAZIOARTEKO ESKOLA-EGUNA

Kaixo 6M!

2000 urtean, Nazioarteko Matematika Urtean hain zuzen, maiatzak 12a Matematikaren Nazioarteko eskola-eguna ezarri zuen UNESCOk. Data hau aukeratu zen Pedro Puig Adam-en omenez, 1900eko maiatzaren 12an jaio baitzen. Gizon hau Matematika irakaskuntza-sailan oso ezaguna izan zen mundu osoan.

Askotan galdetuko diozue zeuen buruari zertarako balio duen Matematika... Ba sinetsi ala ez, edonon dago! Uste dugun baino leku eta egoera gehiagotan. Eta matematikaz ari garenean ez dira zenbakiak soilik, beste atal batzuk badaude oso garrantzitsuak ere bai.

Jarraian bi bideo motz txeratzen dizkizuegu matematikaren garrantzia azalduz:





Amaitzeko, oparitxo bat uzten dizuegu etxean ikus dezazuen. Baina baten batek komentatu nahi du zer iruditu zaion, aurrera! Zeuen iruzkinak irakurtzeko irrikitan gaude!!!

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

HOBEKUNTZAK

Hainbat hobekuntza izaten ari gara matematikako blog honetan. Hasteko, kalkulagailua gehitu dugu alboko zutabean. 

Baina ez hori bakarrik, Symbaloo pestaña berria ere badaukagu! Zer da hitz arraro hori?? Goikaldean izen arraro hori daukan pestaña aurkituko duzue. Han sakatuz gero, hainbat baliabide aurkituko duzue. Tresna baliogarria izatea espero dugu!! Denborarekin osatzen joango gara...

Ondo izan!

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

π EGUNA

Kaixo guztiei!

Urteko hirugarren hilabeteak hamalau ditu gaur bertan, eta Pi zenbakiaren (3,1416) eguna ospatzen da horregatik, urtero bezala. 

Baina, zer da Pi? Wikipediak azaltzen digu Pi (π alfabeto grekoko hamaseigarren letrarekin idazten dena) zenbaki bat dela. Transkripzio batzuetan p moduan agertzen da.

Matematikatan eta Geometrian zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko harremana da. Edozer zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatiduraren emaitza da Pi zenbakia. 

Zenbaki irrazional bat da, hau da:
Ez da p/q zatiki moduan lortzen.
Ez da inongo erroketatik eratortzen.
Ez da inongo zenbaki osodun espresio aljebraikotik lortzen.

Jarraian Pi zenbakiarekin loturiko bideo dibertigarri bat luzatzen dizuegu, zientzialari ero batzuk eginda:



Eta gehiajo jakin nahi izanez gero, hona hemen Pi zenbakiaren historia:

2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

ZENBAT KARRATU?

Kaixo guztioi!

Aspalditik ez genuen ezer argitaratzen hemendik eta jolas bitxi hau topatu dugu hemendik gertuko eskola batena, Mukusulubarena hain zuzen!! Gustatzea espero dugu.

A! Aholku bat: marraztu paper batean, bestela zoratuko zarete eta!!