2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

π EGUNA

Kaixo guztiei!

Urteko hirugarren hilabeteak hamalau ditu gaur bertan, eta Pi zenbakiaren (3,1416) eguna ospatzen da horregatik, urtero bezala. 

Baina, zer da Pi? Wikipediak azaltzen digu Pi (π alfabeto grekoko hamaseigarren letrarekin idazten dena) zenbaki bat dela. Transkripzio batzuetan p moduan agertzen da.

Matematikatan eta Geometrian zirkunferentzia baten eta bere diametroaren arteko harremana da. Edozer zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatiduraren emaitza da Pi zenbakia. 

Zenbaki irrazional bat da, hau da:
Ez da p/q zatiki moduan lortzen.
Ez da inongo erroketatik eratortzen.
Ez da inongo zenbaki osodun espresio aljebraikotik lortzen.

Jarraian Pi zenbakiarekin loturiko bideo dibertigarri bat luzatzen dizuegu, zientzialari ero batzuk eginda:



Eta gehiajo jakin nahi izanez gero, hona hemen Pi zenbakiaren historia:

2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

ZENBAT KARRATU?

Kaixo guztioi!

Aspalditik ez genuen ezer argitaratzen hemendik eta jolas bitxi hau topatu dugu hemendik gertuko eskola batena, Mukusulubarena hain zuzen!! Gustatzea espero dugu.

A! Aholku bat: marraztu paper batean, bestela zoratuko zarete eta!!

2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

BENETAN?

Kaixo guztioi:

Aspalditik ez dugu ezer argitaratzen blog honetan, baina asteburu honetan topatutako argazkia dakarkizuegu.


Egia al dira berdinketa hauek? Norbaitek egiaztatuko du? Tira... Kalkulagailua erabiltzen utziko dizuegu. Anima zaitezte!!

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

BERREKETAK GEURE BIZITZAN

Kaixo guztioi:

Galdetuko diozue zeuen buruari zer kalkulatu ahal dugun berreketekin. Hona hemen hainbat adibide nahiko argiak. Oso ondo azalduta daude. Berreketak hobeto ulertzeko balio izatea espero dugu.

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

BERREKETAK, ZERTARAKO?

Orri bat hainbat aldiz tolestearen matematika ariketa zuzentzen gaur goizean, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikariaren bideo hau etorri zait gogora eta, horrenbeste gustatu zaizuenez ikusi dugunean, hemen argitaratzen dut.

Ikusi nola berreketak erabiltzen diren kalkuluak egiteko!!

GEORGE BOOLE-REN JAIOTEGUNAREN 200. URTEURRENA

Gaur Googlek George Boole-ren jaiotegunaren 200. urteurrena ospatzen du hurrengo doodle-ekin:



Baina, zergatik? Nor da pertsonaia hau? Zerikusia al dauka matematikarekin?

Zientzialari eta matematikari britaniko honek logikaren analisi matematikoa argitaratu zuen, gaur eguneko logikan hain eragin handia izan duena. Zenbaki-sistema bitarren aljebra garatu zuen, aurkikuntza honi esker elektronika garatu ahal izan da. Sistema hau erabiltzen da ordenagailuetan. Beraz, normala da Google-entzat oso pertsonaia ospetsua izatea eta bere jaiotza era berezi batean ospatu nahi izatea.

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

12 EUROKO TXANPONA... ETA GEHIAGO!!

Kaixo neska-mutilok:

Berriro ere ahaztu zait ekartzea prometitutako txanpona, baina gezurrik ez dudala esaten konproba dezazuen, interneten informazioa bilatu dut eta hemen luzatzen dizkizuet 12 euroko txanponen argazki batzuk. Hala ere, egunen batean ekarriko dizuet nik daukadana...


Txanpon hauek ezin dira erabili erosketetan, bildumarako dira. Informazioa bilatu dudanean bi bitxikeri topatu ditut:

20 €ko txanpona ere badago, 2010. urtekoa, Espainiak irabazitako futboleko mundialaren oroitzapenez:

Eta Frantziako Gobernuak, mila euroko urrezko txanpona dauka!!