2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

12 EUROKO TXANPONA... ETA GEHIAGO!!

Kaixo neska-mutilok:

Berriro ere ahaztu zait ekartzea prometitutako txanpona, baina gezurrik ez dudala esaten konproba dezazuen, interneten informazioa bilatu dut eta hemen luzatzen dizkizuet 12 euroko txanponen argazki batzuk. Hala ere, egunen batean ekarriko dizuet nik daukadana...


Txanpon hauek ezin dira erabili erosketetan, bildumarako dira. Informazioa bilatu dudanean bi bitxikeri topatu ditut:

20 €ko txanpona ere badago, 2010. urtekoa, Espainiak irabazitako futboleko mundialaren oroitzapenez:

Eta Frantziako Gobernuak, mila euroko urrezko txanpona dauka!!


2 iruzkin:

  1. Niri interesgarria iruditu zait informazio hau, ez nekielako 1.000 euroko txanponik esistitzen direla eta gainera urrezkoa. Txanpon hori aberatsa den gizon bat eukiko du

    ErantzunEzabatu
  2. oso politak dira txanponak zure aiton-amona daukate txanpon hauek ze ondo

    ErantzunEzabatu