2016(e)ko maiatzaren 28(a), larunbata

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

FUTBOL BALOIA IKERTZEN

Kaixo 6M!

Hona hemen futbol baloia:

Inoiz pentsatu duzue gorputz geometrikoa dela? Argi ikusten da matematika edonon dagoela, baita kirolan ere!

Ikusten duzuenez, lotura handia dauka amaitu berri dugun gaiarekin eta gaur arratsalderako lanarekin ere bai. Hain zuzen, gaurko tailerra futbol baloiari buruzko ikerketari zuzenduta dago. 

Taldeka informazioa bilatu beharko duzue eta zuzena izanez gero, baloia osatzeko materiala jasoko duzue.

Hona hemen galderak:

Zein motatako gorputz geometrikoa da? Poliedroa al da? Edo gorputz biribila?

Etorkizunean, beste era batean egongo da osatuta futbol baloia. Zein da esferara gehien hurbiltzen den gorputz geometrikoa? Zein eta zenbat irudi geometrikoz osaturik dago?

Zein material beharko genuke gaur egungo futbol baloia osatzeko? Zein irudi geometriko? Zenbat? Zein kolorekoak?


2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

BURUHAUSTEA

Kaixo 6M!

Bolumen gaiari amaiera emateko, horrekin loturiko buruhauste bat proposatzen dizuegu. Buruhauste honen protagonista aurkezten dizuegu: zizare bihurria. Liburuak jatea gustatzen zaio eta liburutegi batean sartu da.


10 tomoko entziklopedia baten liburu bakoitzak 100 orri ditu (azalak barne). Zizare bihurriak, entziklopedia honen lehenengo tomoaren lehenengo orritik azkenengo tomoaren azkenengo orrira jaten ditu. Zenbat orri jaten du guztira?




Utzi zuen erantzuna iruzkin batean.

Ea nork asmatzen duen!!

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

ZORIONAK RUBIK


Rubiken kuboa Ernö Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak 1974ko maiatzaren 19an asmatu zuen. 1977an merkatu hungariarrean zabaldu zen Kubo Magiko izenarekin eta 1980etik aurrera mundu osoan Rubiken kuboa bezala.


Rubik kuboa platikozko piezen bidez muntatuta dago. 1979an akordio bat egin zuten Ideal Toys-rekin Rubik Kuboa mendebaldera eramateko eta lehen Rubik Kuboak saltzen hasi ziren 1980-ko otsailean.


Rubiken kuboa buruhauste-jolas mekanikoa da. 3x3x3ko Rubiken kuboa guztira 26 kubo txikiz (eta ardatzaz) osaturik dago eta onartzen dituen mugimenduen bidez bere egitura alda daiteke. Jokoaren helburua kuboaren hasierako egitura (alde bakoitza kolore bakarrekoa) berreskuratzea da.

Guztira 43.252.003.274.489.856.000 konbinazio daude Rubik Kuboan egiteko

Ba al dakizue, hemendik oso gertu Euskal Rubik taldea dagoela? 

                
                


Hona hemen, Rubiken kubo interaktiboa. Ondo pasa!!






2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

GORPUTZ GEOMETRIKOAK EDONON

Hona hemen jasotako argazkien collage-ak. Espero zenuten baino gehiago aurkitu duzue? Oraindik ere beste baten bat topatzen baduzue, bidali ezadazue!!



Nik hiru jarraian topatu nituen denda batean: konoa, esfera eta zilindroa. Kasualitatea ote? Ez dut uste...



2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

MATEMATIKAREN NAZIOARTEKO ESKOLA-EGUNA

Kaixo 6M!

2000 urtean, Nazioarteko Matematika Urtean hain zuzen, maiatzak 12a Matematikaren Nazioarteko eskola-eguna ezarri zuen UNESCOk. Data hau aukeratu zen Pedro Puig Adam-en omenez, 1900eko maiatzaren 12an jaio baitzen. Gizon hau Matematika irakaskuntza-sailan oso ezaguna izan zen mundu osoan.

Askotan galdetuko diozue zeuen buruari zertarako balio duen Matematika... Ba sinetsi ala ez, edonon dago! Uste dugun baino leku eta egoera gehiagotan. Eta matematikaz ari garenean ez dira zenbakiak soilik, beste atal batzuk badaude oso garrantzitsuak ere bai.

Jarraian bi bideo motz txeratzen dizkizuegu matematikaren garrantzia azalduz:





Amaitzeko, oparitxo bat uzten dizuegu etxean ikus dezazuen. Baina baten batek komentatu nahi du zer iruditu zaion, aurrera! Zeuen iruzkinak irakurtzeko irrikitan gaude!!!

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena