2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

FUTBOL BALOIA IKERTZEN

Kaixo 6M!

Hona hemen futbol baloia:

Inoiz pentsatu duzue gorputz geometrikoa dela? Argi ikusten da matematika edonon dagoela, baita kirolan ere!

Ikusten duzuenez, lotura handia dauka amaitu berri dugun gaiarekin eta gaur arratsalderako lanarekin ere bai. Hain zuzen, gaurko tailerra futbol baloiari buruzko ikerketari zuzenduta dago. 

Taldeka informazioa bilatu beharko duzue eta zuzena izanez gero, baloia osatzeko materiala jasoko duzue.

Hona hemen galderak:

Zein motatako gorputz geometrikoa da? Poliedroa al da? Edo gorputz biribila?

Etorkizunean, beste era batean egongo da osatuta futbol baloia. Zein da esferara gehien hurbiltzen den gorputz geometrikoa? Zein eta zenbat irudi geometrikoz osaturik dago?

Zein material beharko genuke gaur egungo futbol baloia osatzeko? Zein irudi geometriko? Zenbat? Zein kolorekoak?


6 iruzkin:

  1. 6.A 4.taldea
    -poliedroa da
    -dodekaedroa
    -goma behar dugu
    -pentagonoak eta hexagonoak
    -20 hexagono,12 pentagono=32

    ErantzunEzabatu
  2. 6.A 3. taldea:poliedro irregularra, ikosaedroa, 20 exagono, eta 12 pentagono, larrua, pentagonoak eta exagonoak

    ErantzunEzabatu
  3. 1.taldea
    Futbol baloia poliedroa da, hexagonoz eta pentagonoz osatuta. Dodekaedroaren itxura dauka eta hamabi pentagono erregularrez osatuta dago.
    Larruz eginda dago eta barruan goma bat dauka.

    ErantzunEzabatu
  4. 1.- Ikosaedro moztua da. Poliedroa da.
    2.-Erronbikosidodekaedroa da. 62 aurpegi, 30 karratu, 20 hiruki eta 12 pentagono.
    3.- Larru sintetikoaz poliuretanuarekin eginda. poliester, kotoia, latex, siikona eta butilo. Pentagonoak eta hexagonoak. 12 pentagono eta 20 hexagono. 12 beltz eta 20 zuri.

    ErantzunEzabatu
  5. 1-ikosaedro moztua

    2-Ronbikosidodekaedroa da, 62 aurpegi, 12 pentagono, 30 karratu eta 20 tringulo.
    3- Larrua , goma eta haria , 12 pentagono beltzak eta 20 hexagono zuriak

    ErantzunEzabatu
  6. poliedroa, ikosaedro trunkatua.
    ctrus B2. Ronbikosidodekaedroa, 62 aurpegi. Pentagonoak: 12, Hexagonoak: 20.
    Beltza eta zuria, larrua, ohola, ohiala eta margo sintetikoak. Hexagonoak eta pentagonoak. 32 aurpegi, pentagonoa: 12, hexagono: 20.

    ErantzunEzabatu